ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu.

Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, bere erabilera onartzen ari zara. Informazio gehiago. Informazio gehiago

Onartzen dut

Datuen babeserako politika Hona hemen, Elgoibarko Udalak kudeatzen duen www.elgoibar.org webgunean jaso daitezkeen datu pertsonal mota, hauen irismena eta xedea, eta prozesamenduaren eta erabileraren informazioa. A. Erakunde arduraduna Elgoibarko Udala Kalegoen Plaza 1 20870 Elgoibar B. Oinarrizko printzipioak Zure datu pertsonalak bildu, prozesatu eta erabili egiten ditugu, betiere, indarrean diren datuen babeserako lege-xedapenak kontuan hartuta. Webgune honetan jasotako datuak banakakoak eta pertsonalak dira, izena, helbidea, emaila eta mobil zenbakia diren bezalaxe; jazotakoak eta beharrezkoak direnak SMS alerta zerbitzuaren funtzionamendu kasuan. Era berean, bildu eta prozesatzen dira, webgune hau erabili eta bertan nabigatzeagatik sortutako datuak, hala nola: webguneari egindako bisitaren unea eta iraupena, erabilitako nabigatzailea, eta mota honetako beste hainbat datu. C. Datu bilketaren irismena, prozesamendua eta erabilera Zure datuak bildu, prozesatu eta erabili egiten ditugu, webgunea prestatzeko xedez eta SMS alerta zerbitzua prozesatzeko, hori bai, betiere, zure adostasunarekin. Webgunea bisitatzearren soilik, ez da beharrezkoa izango zure datu pertsonalak ematea. Izaera pertsonalik gabeko sarbide datuak bakarrik gordetzen eta erabiltzen ditugu, adibidez, p. ej., zure nabigatzaile mota, bisita egiten diguzun webgunea, bisita data eta ordua, edota, eskatutako artxiboaren izena. Datu hauek aztertu egiten dira gure eskaintza hobetzeko, eta ez dute ematen zuri buruzko ondorio edo konklusiorik. D. SMS zerbitzuan alta emateko inprimakiaren erabilera SMS alerta zerbitzuan alta emateko aukera daukazu webgune honetan argitaratutako inprimakiaren bitartez. Inprimakian zuk jarritako informazioa bildu, prozesatu eta erabiltzen dugu, zure eskaera tramitatzeko bakarrik Jakinarazten dizugu, eman dizkiguzun datu pertsonalak ez dizkiegula hirugarrenei helaraziko, ez doan, ezta diru truke ere. E. Cookie-en erabilera Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunera egiten dugun bisita erakargarriagoa egiteko. Cookie-ak, testu artxibo txikiak dira, Interneteko zure nabigatzailearen arbelean biltzen direnak. Cookie-ek zure nabigatzailea berrikustea ahalbidetzen dute. Baina, jakina, gure webgunea cookie-rik gabe ere bisita dezakezu. Ez baduzu nahi zure nabigatzailea berrikustea, cookie-ak biltzea ekidin dezakezu, zure nabigatzailearen doikuntzak erabiliz. Zure nabigatzailearen gidaliburuak baditu horri buruzko xehetasunak. Ez baduzu cookie-rik onartzen, beharbada webgunearen funtzioak mugatuko dira. F. Google Analytics Webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google Inc. ("Google")k mailegatutako webguneen estatistika zerbitzua. Google Analytics-ek “cookie-ak” deiturikoak erabiltzen ditu, zure ordenagailuan gordetako testu artxiboak, eta webgunean zuk egiten duzun erabileraren azterketa ahalbidetzen du. Cookie-ak, webgunean bere erabileraren inguruan sortzen duen informazioa (IP-aren helbidea barne), Google-k zuzenean bidaliko du eta artxibatuko du Estatu Batuetako zerbitzarietan. Google-k informazio hau erabiliko du webgunean bere erabileraren arrastoa jarraitzeko xedearekin, guneen titularretarako txostenak bilduz, eta gune honen eta Interneten erabilerarekin erlazionaturiko beste zerbitzu batzuk emanez. Google-ek, hirugarrenei ere bidali ahal izango die informazio hau, legeriak hala eskatzen duenean, edota, hirugarrenek informazioa Google-en bitartez prozesatzen dutenean. Google-k ez du bere IP helbidea lotuko Google-k daukan beste inongo daturekin. Cookie-en instalazioa ekidin dezakezu, zure nabigatzailearen software egokia aukeratuz, hala ere, jakin ezazu, hori eginez gero, webgunearen funtzionaltasuna mugatu daitekeela. Webgune hau erabiltzean, Google-k bildutako zure datuen prozesamendua onartzen duzu, arestian aipatutako moduan eta helburuetarako. Adierazten dizugu, Google Analytics erabiltzen dugula "_anonymizeIp()" luzapenarekin, hartara, zure IP-aren helbidea modu laburtuan bakarrik prozesatzen da, zuzenean zurekin erlazionatzea ekiditeko. Gainera, litekeena da bisitariek ekiditea Google Analytics-ek biltzea eta erabiltzea haien datuak Google Analytics-en nabigatzaileetarako gaitasungabetze osagarria instalatuz. G. Facebook-en plugins sozialak Gure webguneak, facebook.com sare sozialaren plugins-ak erabiltzen ditu, USAko 1601 S. California Ave, Palo Alto, CA 94304 helbidea duen Facebook Inc.-ek kudeatutakoa. Plugins-ak Facebook-en logotipoagatik ezagutu ahal dira (“f” zuria lauki urdin baten gainean edo “gorantz begirako hatz lodiaren” marrazkia) edota, “Facebook Sozial Plugin” legendatik. Plugins-en zerrenda eta itxura hemen ikus daitezke: developers.facebook.com/plugins. Era honetako plugin-a duen webgune batean sartuz gero, zure nabigatzaileak zuzeneko lotura ezartzen du Facebook-en zerbitzariekin. Facebook-ek plugins-en edukia zuzenean bidaltzen du erabiltzailearen nabigatzailera, eta honek, webgunean sartzen du. Hortaz, ezin dugu eragin Facebook-ek plugins horien laguntzarekin biltzen dituen datuen irismena, eta dakigunaren arabera, honakoaz informatzen zaitugu: Plugins-ak eranstearen bidez, Facebook-ek, erabiltzaileak gure webgunea ireki duelako informazioa jasotzen du. Erabiltzaileak Facebook-en saioa hasi badu, , Facebook-ek bisita hori, Facebook-eko bere kontuan sartuko du. Plugins-ekin elkarreraginean jarriz gero, adibidez “gustatzen zait” botoia sakatzean, edo iruzkin bat idaztean, informazioa nabigatzailetik Facebook-era bidaltzen da eta bertan gordetzen da. Nahiz eta ez izan Facebook-en konturik, litekeena da Facebook-ek zure IP helbidea bilatzea eta gordetzea. Facebook-en egingo duen datu bilketaren eta ondorengo prozesamenduaren eta erabileraren helburua eta irismena, baita dagozkion eskubideak eta pribatutasun babesa konfiguratzeko aukerak ere, Facebook-eko www.facebook.com/policy.php helbidean, datuen babeserako informazioan kontsulta daitezke. Facebook-en kontua baduzu, eta ez baduzu nahi, gure webgunearen bitartez, Facebook-ek zuri buruzko datuak biltzea eta Facebook-ek gordetako beste datu batzuekin elkartzea, gure webgunea bisitatu aurretik, Facebook-en saioa itxi egin beharko duzu. H. Plugin Twitter-en soziala Gure webguneak twitter.com sare sozialeko plugins-ak erabiltzen ditu, USAko San Francisco hiriko 795 Folsom St., Suite 600 helbidea duen Twitter Inc. Konpainiak kudeatutakoa. Horrelako plugin bat duen webgune batera joz gero, zure nabigatzaileak zuzenean Twitter-en zerbitzariekin konektatuko da. Twitter-ek plugins-en edukia zuzenean erabiltzailearen nabigatzailera bidaltzen du, eta honek, webgunean sartzen du. Horren ondorioz, ezin dugu eragin Twitter-ek, plugins hauen laguntzarekin, biltzen dituen datuen irismenean, eta honakoaz informatzen zaitugu: Plugins-ak eranstearekin batera, Twitter-ek, erabiltzaileak gure webgunearen orria ireki duelako informazioa jasotzen du. Erabiltzaileak saioa hasi badu Twitter-en, honek, bisita hori bere Twitter-eko kontuan sar dezake. Plugins-ekin elkarreraginean jarriz gero, adibidez, Tweet botoia sakatzean, dagokion informazioa nabigatzailetik Twitter-era bidaltzen da eta hor gordetzen da. Nahiz eta ez izan Twitter-en konturik, litekeena da Twitter-ek zure IP helbidea bilatzea eta gordetzea. Twitter-en egingo duen datu bilketaren eta ondorengo prozesamenduaren eta erabileraren helburua eta irismena, baita dagozkion eskubideak eta pribatutasun babesa konfiguratzeko aukerak ere, Twitter-eko www.twitter.com/privacy helbidean, datuen babeserako informazioan kontsulta daitezke. Twitter-en kontua baduzu, eta ez baduzu nahi, gure webgunearen bitartez, Twitter-ek zuri buruzko datuak biltzea eta Twitter-ek gordetako beste datu batzuekin elkartzea, gure webgunea bisitatu aurretik, Facebook-en saioa itxi egin beharko duzu I. Botón AddThis para compartir Gure webguneak addthis.com zerbitzuaren plugins sozialak erabiltzen ditu, USAko Add This LLC, 8000 Westpark Dr., Suite 625, McLean, VA 22102an kokatutako Add This LLC-k mailegatutakoak. Plugins-ak ezagutuko ditugu Share botoi laranjagatik (partekatu) “+” (edo “+” zuri bat lauki laranjaren gainean) edo “Share” legendagatik.Horrelako plugin bat duen webgune batera joz gero, zure nabigatzailea AddThis-en zerbitzariekin konektatuko da. AddThis-ek plugins-en edukia zuzenean bidaltzen du erabiltzailearen nabigatzailera, eta honek, webgunean eransten du. Horren ondorioz, ezin dugu eragin AddThis-ek, plugins hauen laguntzarekin, biltzen dituen datuen irismenean, eta honakoaz informatzen zaitugu: Zure datuen trataerari buruzko informazio zuzena aurkituko duzu AddThis botoia sakatuz www.addthis.com/privacy helbidean. Zure datuen bilketa eta erabilera honekin ados egon ezean, gomendatzen dizugu AddThis botoia ez erabiltzeko. J. Informazio, objekzio eta baliogabetze eskubidea. Datuen babeserako Espainiako legearen arabera, guk gordetako zure datuei buruzko doako informaziorako eskubidea daukazu, Baita datu horiek zuzentzeko, blokeatzeko edota ezabatzeko ere. Era berean, publizitaterako, merkatu ikerketarako edo gure webgunea optimizatzeko erabilera pseudoanonimodun profilak sortzeari trabak jarri ahal dizkiozu. Edozein unetan ezeztatu ahal duzu, etorkizunerako ondorioarekin, datuak biltzeko, gordetzeko eta erabiltzeko emandako baimena. Gai hauen inguruan zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan oharrak@elgoibar.net helbidean, edo Elgoibarko Udaleko bulegoetara jo.

Informazio gehigarria