|
4.2.1. Azken urteotako
datuak:

Elgoibarko Udala. Iturria:
Gipuzkoako Ur kontsortzioa
Ura baliabide urria da. Ur kontsumoa
murrizteko hartzen dugun edozein neurriri esker, garbitu beharreko ur zikin
gutxiago izango dugu.
Eguneroko ohitura horiek apur bat
aldatuz, baliabide honen %10 aurreztuko dugu.
4.2.2. Ura egoki kontsumitzeko gomendioak
1.
Bainu-gelan:
-
Txorrota itxi
hortzak garbitzen dituzun bitartean.
-
Bizarra mozten
duzun bitartean ez eduki txorrota zabalik
-
Dutxan zaudela
txorrota itxi gorputza eta ilea xaboitzen duzun bitartean
-
Zisternak ura
murrizteko sistemarik ez badu, urez betetako plastikozko poltsa (Elgoibarko
Udalak aurten oparitu dituenak) edo plastikozko botila bat sar dezakezu
zisternaren
barruan, bertatik ur gutxiago atera
dadin.
-
Txorrota,
zisterna eta ur-ekipoak kontrolatzeko tresnak eta emaria mugatzeko tresnak
jarri; merkatuan aurkituko dituzu horrelakoak. Egurasbideak jarri txorrotetan.
2. Sukaldean:
-
Txorrota itxi platerak xaboitzen dituzun bitartean.
Fregadera edo balde bat betez gero, ur askoz gutxiago gastatzen da.
-
Ondo
bete arropa garbigailua eta ontzi-garbigailua
-
EKO-programak
eta ura aurrezteko programak erabili
GOGORATU: Etxetresna elektrikoak eta
txorrotak ondo zainduz gero, ura aurreztuko duzu.
Agenda 21
(itzuli) |