|
Elgoibarko albisteak |
|
Gure herriak
dagoeneko irudi-marka bat dauka “Elgoibar biZI-biZIXA” leloa duena Elgoibarko Udalak bere lehen irudi-marka aurkeztu du, erakundeak parte hartuko duen proiektuetan, ekitaldien promozioan eta komunikazio kanpaina guztietan azalduko dena. What bat komunikazio enpresak gauzatutako irudi-markan, logotipo bat azaltzen da, eta bertan, Elgoibar biZI-biZIXA leloa irakur daiteke (berdetik gorrira doan kolore degradazioarekin) Jon Sanzek, Irudi-markaren enpresa arduradunekoak azaldu digu, “aukeratutako logotipoarekin hainbat helburu gauzatu nahi izan dutela: Elgoibar, gero eta leku hobea dela bizitzeko erakutsi nahi izan da, oso bizia, dinamismo handiarekin eta etengabeko eboluzioan”. |