|
Elgoibarko albisteak |
|
Herri Eskolan patio
estali berria inauguratu dute Elgoibarko Udaleko ordezkariek, Alfredo Etxeberria alkatea buru zutela, joan den ostiral arratsaldean Herri Eskolan berriki estali duten patioa inauguratu zuten. Patioaren inaugurazioa xumea izan zen. Ohi bezala, lehendabizi, aurreskua dantzatu zuten; eta ondoren, hainbat ekintza eskaini zituzten ikastetxeko ikasleek. Patioa estaltzeak 475.629 euroko kostua izan du, eta aurrekontua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Elgoibarko Udalak ordaindu dute. Aurrerantzean, Herri Eskolako ikasle eta irakasleek 700 metro koadroko patio estalia izango dute eskolaren sarreran. Horri esker, ekitaldi ugari egin ahal izango diutzte, eguraldiari begiratu gabe. Patioaren barrenean, gune bat jarri dute futbitoan edo eskubaloian jokatzeko, eta bi kantxa, saskibaloian ibiltzeko. Horretaz gain, patioaren albo batean, hain zuzen, mendiaren kontra dagoen aldean eserleku batzuk jarri, eta gune bat egokitu dute, kirol ekintzak egiten dituzten bitartean, harmaila bezala erabiltzeko. |