|
Elgoibarko albisteak |
|
Datorren larunbatean
XV. Tenis Jaialdia izango da Kiroldegian Udal Kirol Patronatuaren
eskutik Elgoibarko Olaizaga Kiroldegian XV. Tenis Jaialdia izango da larunbat honetan, 10:30etik 14:00etara bitartean. Jaialdia Udal Kirol Patronatuak antolatu du, haur eta gazteen artean (zortzi urtetik aurrera) kirol mota hau bultzatzeko asmotan. Divertenis enpresak eta 40-15 tenis-elkarteak antolatutako jaialdi honetan parte hartzen dutenek tenisaren inguruko jarduera eta joko ugariz gozatu ahal izango dute. Antolatzaileek beharrezkoa den material guztia jarriko dute, hortaz, ikasleek kirola egiteko jantzi egokiak bakarrik eraman beharko dituzte Kiroldegira. Horretaz gain, zozketak eta opariak izango dira bertaratzen direnentzat. |