Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

Mintxetako kanpoko igerilekuen denboraldia ekainaren 12an hasiko da

(2010/06/02)

 

Mintxetako igerilekuak

 

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du ekainaren 12an emango zaiola hasiera Mintxetako kanpoko igerilekuen denboraldiari. Igerilekuen ordutegia ohikoa izango da:

 

Ekainean eta uztailean

Astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 21:00etara

Larunbat eta igandetan: 10:00etatik 21:00etara.

 

Abuztuan eta irailean:

Instalazioak 20:00etan itxiko dituzte

 

Denboraldiko bonoa egin nahi dutenak Olaizaga kiroldegitik pasa daitezke. Aurreko denboraldian 55.000 erabiltzaile izan zituen Mintxetako igerilekuak.