|
Elgoibarko albisteak |
|
Herriko 186 ume arituko dira Elgoibarko III.
Kirol Udalekuetan Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatu dituen Kirol Udalekuetan 186 haurrek eman dute izena. Ekainaren 28an emango zaie hasiera, eta bertan, 6 eta 13 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute. 8 begiraleren ardurapean, haurrek, egunero, astelehenetik ostiralera eta 9:30etatik 12:30etara, kirol desberdinak egiteko aukera izango dute. Udan kirola eginez, partaidetza eta naturarekiko errespetua bultzatuz, lagunartean ondo pasatzea izango da udalekuon helburu nagusia. Mendiko bizikleta, golfa, futbola, uretako jolasak, saskibaloia, padela, tenisa, atletismoa, orientazioa, frontoiko jokoak, e.a. izango dira egin beharreko kirolak. Aurtengoa kirol udalekuen hirugarren edizioa da. Iaz, 165 haurrek parte hartu zuten eta lehenengo urtean, berriz, 90ek. |