|
Elgoibarko albisteak |
|
Ehunka herritar izan dira
herriko erdigunean XXVI. Nahaste Borraste proba ikusten Herritar ugari izan dira ostiral honetan Elgoibarko erdigunean, beti ere, Kimetz elkarteak Udal Kirol Patronatuaren eta herriko merkatarien laguntzarekin antolatzen duen XXVI. Nahaste Borraste herri proba ikusteko. Lasterketa (7,5 kilometro bizikletan, 400 metro sakuakin eta 2 kilometro korrika), giro onean burutu da, 33 herritarren partaidetzarekin (horien artean emakume bat). Aurtengo irabazlea Iņigo Lariz izan da, bigarren sailkatua Jorge Gonzalez eta hirugarrena Jose Antonio Ruiz. Emakumezkoen artean saria Ainhoa Lendinezek eskuratu du, proba gogor honetan parte hartzera ausartu den emakume bakarra. |