|
Elgoibarko albisteak |
|
Diputatu nagusiak elgoibartarren galderak erantzungo ditu gaur
arratsaldean (2010/07/08) ‘Foru Aldundia Zure Herrian’ ekimenaren barruan Gipuzkoako Foru Aldundiak ekitaldi partehartzailea antolatu du Elgoibarren, gaur, osteguna, iluntzeko 19:00etan. Elgoibar eta Mendaroko 80 herritar inguru bilduko dira Herriko Antzokian Markel Olano Diputatu Nagusiarekin “Gipuzkoak etorkizunean izan ditzakeen erronkak eta arazoak aztertzeko”. Herritar guztiei zuzendutako ekitaldi irekia izango da eta Diputatu Nagusiak bertaratutakoen ekarpenak eta kritikak entzun eta erantzungo ditu. “Foru Aldundia Zure Herrian” ekimenaren helbururik garrantzitsuena Gipuzkoako errealitatea ezagutzera ematea da eta herriz herri Diputazioak egiten duen kudeaketa azaltzea. Markel Olanorekin batera, Eneko Goia, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea eta Bide Azpiegituretako diputatua, izango da Elgoibarren. |