|
Elgoibarko albisteak |
|
Txarriduna jatetxeak eta Lojantzi tabernak eskuratu dituzte II.
Pintxo Lehiaketako sariak (2010/07/02) Txarriduna jatetxeak irabazi du Elgoibarko Udalak antolatutako II. pintxo lehiaketaren epaimahaiak pintxo onenari eman dion saria. Era berean, Lojantzi tabernak herritarren pintxorik gogokoenaren saria eskuratu du. Bestalde, Nagore Lasuen elgoibartarra saridun suertatu da Belaustegi jatetxeak bi lagunentzako eskaini duen bazkariaren zozketan. Sariak banatu bitartean, Gazteria batzordeburu Alberto Iriondok aditzera eman zuen txapelketa “arrakastatsua” izan zela; izan ere pintxoak dastatu zituzten pertsonek “5.500 txartel baino gehiago bete zituzten”. Sariak banatu ostean, herritarrek lehiaketa irabazi
duten pintxoak dohainik dastatzeko aukera izan dute ostiral honetan. |