|
Elgoibarko albisteak |
|
Urruzunoko Babes Ofizialeko 70 Etxebizitzak urriaren erdi aldera
zozketatuko dira (2010/07/09) Urruzunoko Babes Ofizialeko 70 Etxebizitzak (BOE) esleitzeko zozketa “urriaren erdi aldera” egingo da. Esparru horretan eraikitzen ari diren bizitegietarako eraikinaren ondoan egingo diren etxebizitza babestuak “emakida administratiboaren bidez esleituko dira, lurrazal-eskubidearen pean”. Horiek horrela, etxebizitzak 75 urtez esleipendunen esku egongo dira, eta ondoren, Udalaren jabetzakoak bihurtuko dira. BOE horien zozketa (3 etxebizitza egokitu, 57 etxebizitza 25 eta 35 urte bitarteko gazteentzat, eta 10, gainerakoentzat) Exebidek egingo du, Udalarekin batera adostutako baldintzei jarraiki. Baldintza horien arabera, eskatzaileek, besteak beste, 9.000 eta 35.000 euro arteko diru-sarrerak izateaz gain, gutxienez, bi urte egon beharko dute udalerrian erroldatuta. Zozketan parte hartzeko onartuen zerrendak, dagoeneko, ikusgai daude Etxebiden. Oraindik erreklamazioak egiteko epea zabalik badago ere, 164 eskatzailek gazteentzako 57 etxebizitza babestuen zozketan parte hartuko dute, eta 89k, egokitu gabeko 10 etxebizitzen zozketan. Guztira, 747 eskabide baztertu dituzte zozketan parte hartzeko ezarritako baldintzaren bat ez betetzeagatik.. |