Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

Idotorbe auzoko bizilagunek giro onean ospatu dituzte San Pedro jaiak
(2010/07/03)

Idotorbe (San Pedro) auzoko jaiakIdotorbe (San Pedro) auzoko jaiak

Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, Idotorbe auzoko bizilagunek San Pedro festetako egunik handiena ospatu dute larunbat honetan jai giroan. 

Hasteko, goizean zehar txorizo eta salda banaketa, gisatu dastaketa eta motorren topaketa izan dira auzoan. Hori bai, eguraldi txarra izanda, motorzaleen kopurua espero zena baino txikiagoa izan da.  

Arratsaldean, berriz, euriak etena egin du eta antolatuta zegoen Gizon proba ospatzeko aukera egon da Idotorben, Orioko eta Urretxuko koadrilen partaidetzarekin, hain zuzen ere. Gauean, Imuntzo eta Belokirekin gaupasa, bolo txapelketa eta txokolate jana egon dira. 

Idotorbe (San Pedro) auzoko jaiakIdotorbe (San Pedro) auzoko jaiak

Idotorbeko festak igande honetan amaituko dira. Jardunaldian zehar, meza (10.30ean), txalaparta, euskal dantzak (12.00etan), harri-jasotze erakustaldia (13.00etan) eta idi demak (17.30ean) egongo dira.

Idotorbe (San Pedro) auzoko jaiakIdotorbe (San Pedro) auzoko jaiak