|
Elgoibarko albisteak |
|
Elgoibarko haurrek San Fermin txiki ospatu dute (2010/07/07) Eguraldi onak lagunduta, Elgoibarko dozenaka umek parte hartu dute asteazken honetan Atxutxiamaika aisialdi taldeak uztailaren 7an urtero antolatzen duen San Fermin txikiko jaian. Hasteko, haurrak San Bartolome eta Errosario kaleetan zehar burutu den entzierro berezi baten protagonista izan dira. Horren ondore, txikien ponietan ibiltzeko aukera izan dute eta nahi izan dutenek aisialdiarekin lotutako bestelako ekintzetan ere. Beste behin ere, txikienek Iruņako sanferminetan bezala jantzita ospatu dute festa eta kolore gorriz eta zuriz margotu dute herriko erdigunea. |