|
Elgoibarko albisteak |
|
Giza Eskubideen parkean haurrentzako jolastokia jarriko dute (2010/07/13) Elgoibarko Udalak abian jarri ditu aurreko legealdian, Giza Eskubideen parkean, eraiki zituzten iturria eta urmael txikia kentzeko lanak. Iturria dagoen lekuan, bada, Udalak urtebete eta zortzi urte arteko haurrentzako jolastokia jarriko du. Udalak egin dituen aurreikuspenen arabera, jolastoki berria herritarrek erabiltzeko moduan izango da“uztailaren bukaera alderako”. |