|
Elgoibarko albisteak |
|
Udalbiltzaren aldeko ekintzak bultzatu dituzte herrian (2010/07/15) Udalbiltzaren aldeko elkarretaratzea izango da ostegun honetan Elgoibarko Foruen plazan (19.00etan), “Bai Udalbiltzari, bai Euskal Herriari” lelopean. Elgoibarko EAJ, EA, Aralar eta ezker abertzaleko ordezkariek herritar guztiak animatu nahi dituzte Udalbiltza auzian auzipetuei babesa azaltzeko antolatutako ekimenetan parte hartzera. Izan ere, alderdi abertzaleen ustetan, “ostegun honetan hasiko den auziaren akusazioak ez du inolako frogarik 22 auzipetuen aurka”, eta horregatik, “guztien absoluzioa” eskatzen dute. Bestalde, larunbatean Udalbiltza auzian auzipetuei elkartasuna adierazteko manifestazioa izango da Bilbon (17.30ean hasiko da, La Casillatik). Hori dela eta, manifestaziora joateko autobusa irtengo da 16.00etan Elgoibarko Txankakua zubitik. Bilbora joateko garraio zerbitzu hori erabili nahi duten guztiek Elgoibarko Jai Alai eta Lanbroa tabernetan eman dezakete izena. |