|
Elgoibarko albisteak |
|
Elgoibarrek haurrentzako
jolastoki berria du Residencial Geminiseko plazatxo berrian Elgoibarko Santa Klara auzoan, garai batean Geminis enpresa egon zeneko orubean eraiki duten bizitegietarako gune berriaren plazatxoan, haurrentzako jolastoki bat egin dute, bertan bizi diren auzotarren eskariari erantzunez. Gune horretan zoru koloretsua jarri dute, erortzen diren haurrek minik ez hartzeko egokia izango dena. Jolastokian, besteak beste, zabuak eta txirrista txiki bat jarri dituzte. |