|
Elgoibarko albisteak |
|
Langabezia %16 jaitsi da
Elgoibarren azken urtean, eta 2009ko uztaileko mailan gelditu da INEMek emandako datuen arabera, Elgoibarren 546 herritar zeuden langabezian, aurtengo lehenengo seihilekoaren bukaeran; 2010eko urtarrilean baino 91 pertsona gutxiago (%16), orduan 637 langabetu zenbatu baitziren herrian. Horiek horrela, Elgoibarko langabetuen zenbatekoa, gaur egun, 2009ko uztailekoaren parekoa da; izan ere, garai hartan 550 langabetu zeuden erregistratuta herrian. Langabeziak 2010ean izan duen
bilakaera: |