|
Elgoibarko albisteak |
|
Oin Alai programa irailean
hasiko da berriz esperientzia pilotuaren balorazio positiboa egin ostean Elgoibarko Udaleko, Ikastolako eta Herri Eskolako ordezkariek oso ongi baloratu dute Oin Alai programaren esperientzia pilotua. Esperientzia pilotu hau aurreko ikasturteko azken hamabost egunetan egin zen, ikasleen artean mugikortasun iraunkorra bultzatzeko asmotan. Egia esan, ekimen honetan parte hartzen duten alderdiek iragarri zutenez, haurrak ikastetxeetara oinez joatea xede duen programa hau “irailaren hasieran, datorren ikasturtearekin, batera" jarriko da berriz abian. Haurrek, udako oporren ostean, programa horretan izena emateko aukera badute ere, dagoeneko, "110 ikasle eta 30 guraso inguruk" adierazi dute proiektu horretan parte hartu nahi dutela. Ildo horretatik, Udaleko eta ikastetxeetako ordezkariek ikasleen gurasoei dei egiten diete ", joan-etorrietan, haurren laguntzaile izan daitezen. Elgoibarko alkate Alfredo
Etxeberriaren esanetan, “parte hartu behar duten haurren guraso guztiek
laguntzaile izateko izena emango balute, guraso bakoitzak joan-etorri
bat besterik ez luke egin beharko hamabost egunetik behin.” |