|
Elgoibarko albisteak |
|
Mintxetako instalazioak
17.00etan itxiko dituzte ostiral honetan Haundi - Real Sociedad partidua dela eta, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du ostiral honetan, Mintxetako muskulazio gela, eta tenis eta padel pistak 17:00etan itxiko direla. Spinning, pilates edo aerobikeko ikastarorik ere ez da emango ordu horretatik aurrera. Bestalde, 17:30etatik aurrera Mintxetako igerilekuetara sartzeko edo irtetzeko pasoa futbol zelaiko markagailuaren ondoan dagoen atean egokituko da. |