Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

Mintxetarako eta Olaizaga kiroldegirako bideak errazteko hobekuntza lanak hasi dira herrian
(2010/07/26)

Kiroldegia eta osasun zentroa lotzeko igogailuaren lanakBasarteko eskailerak ipintzeko lanak

Olaizaga kiroldegirako eta Mintxeta kirol gunerako igoerak herritarrek  modu arinagoan egin ditzaten, hobekuntza lanak hasi ditu Elgoibarko Udalak.

Alde batetik, Osasun Etxearen aurrealdean eta Kiroldegiaren artean igogailu bat jartzeko lanak hasi ditu Zabaldu enpresak (kostua 491.247 euro).

Bestalde, “Excavaciones Fresneda” enpresak eskailera mekanikoak jartzeko lanak hasi ditu Basarteko bi gunetan (205.622 euro).

Tokian tokiko Inbertsioen Fondo Estataletik jasotako diru laguntzak erabiliko ditu Udalak hobekuntza lan hauek egiteko. Hori bai, obra zibilaz gain, eskailera mekanikoek izango duten gutxi gora beherako kostua, 250.00 eurokoa, Udalak hartuko du bere gain.