|
Elgoibarko albisteak |
|
Udalak Mintxetako aparkalekuan kirola egiteko zazpi
makina eta jarleku berriak jarriko ditu Elgoibarko Udalak kirola praktikatzeko zazpi makina jarriko ditu datozen egunotan Mintxetako aparkalekuko kirol instalazioetan. Tresna horiek, iturriaren inguruan kokatuko direnak, hiritar guztiek erabili ahal izango dituzte, “ inolako adin mugarik gabe “. Horretaz gain, udal arduradunek adierazi dute, datozen asteotan, jarleku berri batzuk jarriko dituztela Mintxetako parkingean, “ aparkalekuaren bukaera aldera, petrila zegoen lekuan hain zuzen ere “. |