|
Elgoibarko albisteak |
|
Udalaren
diru-laguntzak Udako Euskal Unibertsitatean udako ikastaroak egiteko
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) argitaratu berri du aurtengo udako ikastaroen eskaintza.
Ikastaroak UEUk Baionan, Iruņean eta Eibarren dituen egoitzetan izango dira, hurrenez hurren, ondoren zehaztuko diren egunetan: uztailaren 4tik 6ra, uztailaren 18tik 20ra eta ekainaren 27tik uztailaren 1era eta uztailaren 11tik 15era. UEUk aurtengo udarako egin duen eskaintzaren baitan, bestalde, honako jakintza arlo hauek landuko dira:
Ikastaro hauetan parte hartu edo horiei buruzko argibide gehiago nahi dutenek Udako Euskal Unibertsitatearen web gunean izango dute informazio eguneratua (www.ueu.org).
Elgoibarko Udalaren diru-laguntzak Elgoibarko Udaleko Euskara Batzordeak diru-laguntzak ematen dizkie UEUk antolatutako ikastaroetan parte hartu nahi duten herritarrei. Horiek horrela, Euskara Batzordeak matrikula osoa ordaintzeko diru-laguntza ematen die ikasle, langabetu, pentsiodun eta jubilatu elgoibartarrei. Era berean, lanean dihardutenei matrikularen erdia ordaintzeko diru-laguntza ematen die Batzordeak.
Informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udaleko Euskara Sailera jo dezakete: Nafarroa plaza 3, 1. ezk., 20870 Elgoibar, 943 74 43 66, euskara@elgoibar.org. Halaber, Elgoibarko Udalaren web gunean ere eskuratu ahal izango dute gaiari buruzko informazio zabalagoa.
|