|
Elgoibarko albisteak |
|
‘Ahozkotasuna eta bertsogintza’ egitasmoaren jaialdiak
asteartean eta asteazkenean izango dira (2011/05/14) Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, ikasturte hasieran, jarraipena eman dio Elgoibarren ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko egitasmoari. Proiektu hau Elgoibarko Udalak finantzatutakoa da. Guztira, 247 ikasle ari dira ahozkotasuna eta bertsogintza lantzen ikasturte honetan: Herri Eskolako, Ikastolako 5. eta 6. mailetakoak eta Institutuko DBH 1eko ikasleek jardun dute egitasmo horren baitan. Aurtengoa proiektu honen seigarren edizioa izan da, eta bertan, lehen hezkuntzako 4., 5. mailako eta DBH1eko ikasleek, astean, ordubete eskaini diote ahozkotasuna lantzeari, horretarako bitarteko tresna bertsoa izan dutelarik. Ikasleek eskainitako Bertso Jaialdia Asteartean, hilak 17, bai Ikastolako bai Herri Eskolako 4. mailako ikasleak izango ditugu, lau talde guztira. Tartean Urko Egańa eta Mikel Olaizola elgoibartarra ere izango ditugu, bat-batean kantari. Asteazkenean, hilak 18, bi ikastetxeotako 5. mailako ikasleak (lau talde) eta Arreiturreko DBH 1eko 3 talde izango dira. Bertso-jaialdia Elgoibarko Herriko Antzokian izango da eta 18:30ean hasiko da. |