|
Elgoibarko albisteak |
|
Espainiako Atletismo Federazioak Mintxetako pista homologatu du (2011/12/28) Espainiako Atletismo Federazioak Elgoibarko Udalari jakinarazi dio Mintxetako kirol instalakuntzetako atletismo pista homologatua izan dela. 2011ko abenduaren 21ean sinatutako dokumentuaren arabera, Mintxetako pista datozen hamar urteotarako izan da homologatua, hau da, 2021ko abenduaren 21era arte. Espainiako Atletismo Federazioak Udalari bidalitako idatziaren arabera, Mintxetako pistak atletismoren praktikarako araudiak eskatzen dituen baldintzak betetzen ditu eta, ondorioz, bertan egiten diren markak homologatuak izango dira aurrerantzean. |