|
Elgoibarko albisteak |
|
Udalaren egutegirako argazki
lehiaketan berrikuntzak izango dira Udalak argitaratu duen 2012ko egutegiak arrakasta handia izan du, baina oraindik ere, ale gutxi batzuk herritarren eskura daude Kultur Etxean. Egutegiaren arrakastaren arrazoietariko bat argazkiak direla uste dugu, herritarrek egindako argazkiak dira, eta horrek erakargarriagoa egiten du egutegia. Datorren urtera begira, Udalak eta Ongarri argazkilari elkarteak aldaketa batzuk egitea erabaki dute lehiaketan. Ondorengoak dira aldaketak:
Udalak eta Ongarri elkarteak gogorarazi nahi die herritarrei urte osoan zehar gure herriak eskaintzen dituen aukerez baliatu daitezkeela (San Anton jaiak, San Blas eguna, Santa Eskea, Inauteriak, San Bartolome eta Trinitate jaiak, azokak eta feria bereziak, erromeriak…) argazkiak ateratzeko. Bukatzeko, Udaleko Euskara Sailak eta Ongarri elkarteak eskerrak eman nahi dizkie argazki lehiaketan parte hartu duten argazkizale guztiei eta eskerrak baita ere herritarrei egutegiari horren harrera ona egiteagatik. |