|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Elgoibarko jaiotza mekanikoa dagoeneko ikusgai dago parrokiako lokaletako batean (2009/12/22)
Pilar ikastetxeko ordezkariek Elgoibarko jaiotza mekanikoa abian jarri zuten joan den astelehenean. Jaiotza San Anton egunera arte egongo da ikusgai, San Bartolome parrokiaren aldameneko lokal batean.
Aurtengo jaiotzan bi berrikuntza esanguratsu egin dira: alde batetik, Txankakuako errementaria zaharraren erreprodukzioa, eta bestetik, eta mugitzen den angulari baten irudia. Gainera, jaiotzako irudi asko berritu dira, eta horma luzean, 750 izar jarri dituzte.
Ohikoa den bezala, Benantzio Otaegi parrokoak jaiotza bedeinkatu zuen, Udal ordezkarien aurrean.
|
|