|
|
|
Elgoibarko Izarra - Atzera begira |
|
1963an sortutako Elkarteak 45 urteko ibilbidea egiten du 2008an. 45 urteko jarduna gure herria euskaldunagoa izateko ahaleginean. 45 urteko esfortzua gure aurrekoak izan zirena gure ondorengoak ere izan daitezen. |
|
|
Ikastola: Elgoibarko ikastola 1962an sortu zen, Elgoibarko Izarra baino urtebete lehenago. Baina Elkartea sortu zenetik, Elgoibarko Izarraren anparoan eta babesean egin zituen lehen urteak.
|
Gau-Eskola: 1966an ekin zion Elgoibarko Izarrak helduen euskalduntze-alfabetatzeari. Hasi oso modu apalean hasi baziren ere, urteak aurrera egin zuten neurrian gauzak asko aldatu eta hobetu ziren. Gau-Eskolak 1982ra arte egon ziren ELGOIBARKO IZARRAren arduran.
|
|
Elkartearen eskolak: ELGOIBARKO IZARRAk hamaika eskola jarri ditu martxan 40 urteotan: dantza, txistua, baleta, bertso-eskola, ... Zenbat ume eta gazte pasa ote da Elkartearen eskoletatik! Batzuek oraindik ere martxan darraie, nahiz eta ELGOIBARKO IZARRAtik kanpo izan. |
|
|
Txitxilibakio: 1987an Txitxilibakio aldizkaria argitaratzen hasi zen Elkartea. Aldizkaria oso xumea zen, ilusio handiarekin baina baliabide eskasekin egina. Zazpi zenbaki inguru argitaratu ostean, 1991n bertan behera geratu zen proiektua. Udal Euskara Batzordea: Euskalgintzak herri mugimenduaren eta administrazioaren beharra daukala ikusita, 1987an Udal Euskara Batzordea osatu zen Elgoibarren ELGOIBARKO IZARRAk bultzatuta. Harrezkero etengabeko elkarlanean jardun dugu bi erakundeok. Kultur jarduerak: ELGOIBARKO IZARRA kultur elkarte bat izanik, hamaika kultur jarduera antolatu eta prestatu ditu 40 urteotan. Jaialdiak, kantaldiak, berbenak, bertso-jaialdiak, hitzaldiak, mahai-inguruak, mendi irteerak, ohitura zaharrak, ... Elkartearen helburuetako bat Elgoibarren euskal kultura indartzea izanik, etengabeko kultur eskaintza izan da urteotan. |
|