|
|
|
Elgoibarko Izarra - Bigarren etapa |
|
45 urteko ibilbidea ibilbide luzea
da, eta, ondorioz, gorabeherak ere izan dira ELGOIBARKO IZARRAn. |
|
|
Eta ELGOIBARKO IZARRAren lehen etapa emankorra izan bazen, bigarrena ere ez da makala izan. Ikus ditzagun proiektuok:
Elgoibartarron arteko komunikazioa eta harremanak sendotzeko helburuarekin, 1992ko abenduaren 24an elgoiBARREN astekaria argitaratu genuen. Elgoibarko berrien kronista izateko espirituarekin jaio zen BARREN eta era txukunean lortu dugulakoan gaude. Hasi modu apalean hasi ginen, baina hamaika urtean zehar aldaketa ugari izan ditugu, denak ere BARREN hobetzeko nahiarekin.
|
|
|
Hasieratik garbi ikusi genuen aisialdia euskalduntzea garrantzitsua zela herriko neska-mutilen euskalduntze prozesuan. Hala, 1995ean Atxutximaika aisialdi taldea aurkeztu genuen. Taldearen helburua Elgoibarko umeak, jolasa eta euskara soka berean lotzea da; hirurak nahasian jartzea, bat eginda; umeek euskaraz jolastea, euskaraz ondo pasatzea, lagun berriak euskaraz egitea, euskaraz gizarteratzea, azken finean. Atxutxiamaikak txikienekin lan egiten du, 3 eta 11 urte bitartekoekin, hain zuzen ere, eta 30 begirale inguru izaten dira urtero umeekin lanena jarduten dutenak. |
|
|
|
|
|
GUREAN BAI-MERKATARITZA: Gurean Bai hitzarmenak hiru atal ditu, eta merkataritza da bigarrena. 2003ko urtarrilean aurkeztu genuen Gurean Bai-Merkataritza hitzarmena. 135 dendarik hartu zuten konpromisoa beraien dendetan euskararen erabilera indartzeko. Egun, Ostalaritzako sektorean ere garatzen da egitasmo hau. |
|
|
|
|
|
KULTUR jarduerak: Aurretik esan bezala, Elkartearen helburuetako bat euskal kultura herritarren artean zabaltzea da. Beraz, bai lehen etapan eta baita bigarrenean ere, kultur jarduerak antolatzen darraigu. NAZIO mailakoak: Elgoibarko Izarraren lan eremua Elgoibar bada ere, gure nahia Euskal Herri euskalduna ezagutzea da. Beraz, euskararen aldeko nazio mailako ekimenetan ere gure esku dagoena eskaintzen ahalegintzen gara. Esan beharra dago proiektu hauek guztiak Udaleko Euskara Batzordearen laguntzarekin eta babesarekin jarri ditugula martxan. Horretarako urtero-urtero kolaboraziorako hitzarmen bat sinatzen dugu bi erakundeok. Gainera, proiektu batzuetan Udalak ere parte hartzen du eragile moduan. Aurrerago esan dugun moduan, euskalgintzak guztion beharra dauka, bai herri mugimenduarena eta baita administrazioarena ere, udalarena kasu honetan. |
|
|
Proiektu hau 2006-07 ikasturtean jarri zen martxan estreinakoz Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Baina, urte batzuk daramatza martxan Euskal Herriko hainbat udalerritan. Egitasmoaren helburua, gazte koadriletan euskararen erabilera suspertzea da. Erdaraz egiteko ohitura duten lagunarteek euskaraz egiteko ohitura finkatzea, hizkuntzazko ohituraren aldaketa emanez.
12
– 14 urte bitarteko gazte koadrilei ematen zaie aukera egitasmoan
parte hartzeko. Eta astean 2 ordutan eskaintzen zaien aisialdiaren
truke, elkarrekin euskara hutsez hitz egin beharko dute egitasmoko
orduetan. 2 ordutako aisialdi eskaintza finko horrez gain, ekintza
bereziak ere antolatzen dira. Hala nola, ikastaroak, asteburuko
irteerak, tailerrak, etab. |
|
KIRIBILKA:Herriko txikienentzat zuzendutako aisialdi egistasmoa. Ekimenaren saioak ostiral arratsaldetan burutzen dira; normalean Foruen Plazan. Hala ere, ekintza bereziak ere antolatzen dira Kiribilka egitasmoaren barruan. |
ELGOIBARREN.NET: |
|
Euskaraz berba egiteko edo komunikatzeko zailtasunak dauzkaten ume eta gaztetxoentzat bereziki prestatutako programa da Euskara errefortzuak. Izenak dioen moduan, ikastetxean jasotzen dutenaren errefortzua izan nahi du programa honek, beti ere ume eta gaztetxoek euskaraz hitz egiteko erraztasuna lortzeko helburuarekin. Programa honetan Elgoibarren eta Elgoibartik kanpo jaiotakoek parte hartu dezakete. |
|
|
Gazte etorkinekin lan egiteko programa espezifikoa da Etorri berriak. Programaren helburua kanpotik datozen etorkinei gurean integartzeko laguntza eskaintzea da. Besteak beste, gure herriko kultura, historia, ohiturak eta antzerakoak lantzen ditugu. Eta, gainera, gure herrian dauden zerbitzu eta baliabideak aurkezteaz gain, hauetan integratzeko ahalegina ere lantzen dugu programa honetan. |
|