Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Monumentuak

 

Altzolatarren Dorretxea XV. mendea

Altzolatarren Dorretxea. Armarria eta eraikina

 

 

 

 

Zer ikusi
(itzuli)

Gaur egun Kultur Etxea den Altzolatarren dorretxeaz ditugun lehen berriak XV. mendekoak dira. Hiri gutunaren arabera, etxearen jabeen eta Hiriko Kontzejuaren artean izandako auzi baten ondorioz, eraikitako barruti harresitutik kanpo utzi baitzuten.

Geroago, 1484eko urtean hain zuzen, Dorrearen jabeen eta Hiriko Kontzejuaren artean emandako eskritura baten lekualdaketa agertzen da. Agiri hori Udal Artxibategian dago. Larrialdi uneetan, eraikinak Hiriko Kontzejuen egoitzarako balio izan zuen.

1967ko artikulu batean Luis Ecenarrok honako hau dio: "1560ko sutean, Elgoibarko historian izandako lehen hondamendian, Udaletxea suntsitu zen, eta herritarrak, Ascensio de Altzola kapitainarena zen dorretxearen gela nagusian bildu ziren, beraien batzarrak ospatzeko eta herriaren berreraiketa adosteko, horretarako beharrezko ordenantzak eginez, besteak beste eraiki berriak nolakoak izan behar ziren jasoz; eraikinen altuera, erabili beharreko materiala...".

1822an, absolutista eta liberalen arteko matxinadaren unerik beroenean, Dorretxea gotortu egin zuten "herriaren eskuinaldearen euskarri eta defentsarako balio zezan". Ez da inongo dokumentu grafikorik aurkitu eraikinaren jatorrizko egoerari eta egindako aldaketei buruzko informaziorik emango digunik, 1914ko "Album gráfico-descriptivo del País Vascongado"n agertu zen argazkia izan ezik. Bertan ikus daitekeenez, altura bereko beste gorputz bat du erantsita eta fatxadaren elementuetan zenbait aldaketa; kantoiko balkoi korritua, fatxada nagusiaren alboetako bi ateen ordez, leihoak...

Geroago, enparantzaren gaineko fatxadari bolumen bat gehitu zitzaion beheko oinean. Honek 60 hamarkadaren azkenaldera arte iraun zuen. Gehigarri hori bota egin zuten etxearekin muga egiten duen merkatu plaza eraikitzeko.