Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar


Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko logotipoa

Elgoibarko Euskal Jaien mendeurrenaren logotipoa aukeratzeko epaimahaia 2007ko otsailaren 27an bildu zen. Epaimahai hori, mendeurrena gogorarazteko ekintzak antolatzeko sortu den batzordeko zenbait kidek osatu zuten. Era berean, Egur eta Kokoe elkarteko bi ordezkari ere izan ziren bertan.

Elgoibarko Euskal Jaien mendeurrenaren irudi izango den logotipoa Nuria Llorente Aguirre logroņoarrak, lehiaketaren irabazleak, egin du.

Guztira, hogeita hiru lan aurkeztu zituzten lehiaketa honetara eta irabazi zuen logotipoaren egileak 300 euroko saria jaso zuen.

Euskal Jaiak
(itzuli)