Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 


 

Udalak euskarazko material berria banatuko du haur jaioberrien gurasoen artean
(2012/02/01)

 

Punpalaplan Euskal Jolasen Bilduma iragartzeko kartela

 

Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak, Euskara Biziberritzeko Planaren baitan eta euskararen transmisioa bultzatzeko asmotan, haurra izan berri duten gurasoei zuzenduriko kanpaina antolatzen du urtero, hizkuntzaren transmisioan gurasoek duten garrantziaz jabeturik.       

Aurten, kanpaina horri jarraipena emateko asmotan, besteak beste, “Punpalaplan Euskal Jolasen Bilduma” izeneko materiala banatzeari ekin dio neska-mutiko jaioberrien gurasoen artean.

Kanpaina horren baitan, hiru ardatz edo euskarri erabiltzen ditu Udalak:

  • Gutuna: haur jaioberriarengatik zorionak emateko eta euskara erabiltzeko edota ikasteko aholkua emateko. Udalak, bidenabar, euskara ikasteko diru-laguntzak ematen dituela gogorarazten du gutunaren bitartez.

  • Triptikoa: gurasoen hizkuntza gaitasuna kontuan harturik, hiru mezu ezberdin prestatu ditu Udaleko Euskara Batzordeak: lehenengoa, guraso euskaldunei zuzendutakoa; bigarrena, guraso erdaldunei zuzendutakoa; eta hirugarrena, guraso mistoei zuzendutakoa.

  • “Punpalaplan Euskal Jolasen Bilduma (3)”: Udalak, orain arte, “Kontu Txikiak” eta “Txikia Izanik” izeneko materiala banatu du haurra izan berri duten gurasoen artean.

ALBISTE OSOA

 

BILATZAILEA

AURREKO ALBISTEAK

 

2012rako Kirol ikastaroen ordutegiak
(2012/01/31)

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak udaberrira atzeratu ditu Altzolako N-634 errepideko lanak
(2012/01/30)

 

Otsailaren 1ean emakumeen lidergoa sustatzeko ikastaroa hasiko da Elgoibarren
(2012/01/30)

 

Elgoibarko Udalak 12,7 milioi euroko aurrekontua onartu du urte honetarako
(2012/01/27)

 

Otsaileko kultur agenda
(2012/01/23)

 

Andreu eta Irureta bikoteak San Anton jaietako pilota txapelketa irabazi du
(2012/01/23)

 

Atleta afrikarrak nagusi izan dira goi mailako LXIX. Mugerza memorialean
(2012/01/22)

 

Atleta afrikarrak protagonista izango dira berriro ere Mugerza memorialean
(2012/01/19)

 

Biohondakinak biltzeko edukiontzi marroia Elgoibarrera iritsi da
(2012/01/18)

 

Albiste gehiago...

 

Elgoibarko dekalogo berdearen hiperbinkuloabtt zentrora hiperbimnkuloaudal zerbitzu telematikoak