|
Helburua:
-
Debabarreneko herri hauetan,
inbertsio industriala bultzatzea: Eibar Elgoibar, Mendaro eta Mutriku.
Enpresen kokapenerako egokia den lurraren promozioaren, hirigintza
planen, birsailkatzeen, konpentsazioen, edota herriko araudian
aurreikusitako beste edozein irudiren promozioaren eta erredakzioaren
bidez; eta baita edozein tituluren bidez ere hirigintzarako prest
dagoen lurra eskuratzea.
-
Industria - konplexuak, pabeiloiak eta
eraikin osagarriak eraikitzea, eta titularitate osoa lortu arte horiek
gestionatzea.
Kapital Soziala:
Sozietatearen kapital soziala 6.547.251
eurokoa da. Kapital hori 6eurotako 1.089.371 akzio izendunetan banatuta
dago.
Elgoibarko industrialdea osatzen duten sozietateak:
Elgoibarko Industrialdea, S.A.
Elgoibarren (Gipuzkoa) kokaturiko entitatea da; Ibaitarte poligonoan 5
zenbakian, hain zuzen. Eskritura publikoaren bidez eraikia izan zen,
1984ko Irailaren 19an, Jose MĒ Prada Oņatiko notarioaren aurrean, hau Luis
Sampietro Villacampa Elgoibarko notarioaren ordezkari lanetan baitzegoen.
Sozietate hau, Gipuzkoako merkatal erregistroan inskribaturik dago, 640.
liburuan, 142. folioan, 8051. orrialdean. Honakoa lehenengo inskripzioa
da.
Eibarko Industrialdea S.A.
Eibarren (Gipuzkoa) kokaturiko entitatea, Azitain poligonoan 3. zenbakian,
hain zuzen. Eskritura publikoaren bitartez sortu zen, Juan Luis Prieto
Eibarko notarioaren aurrean, 1994ko Abenduaren 30ean. Gipuzkoako merkatal
erregistroan inskribaturik dago, 1518. liburuan, 31.folioan, SS-10273
orrialdean. Honakoa lehenengo inskripzioa da.
Mendaroko Industrialdea, S.A.
Mendaron (Gipuzkoa) kokaturiko entitatea, Mendazabal auzoan. Eskritura
publikoaren bitartez sortua zen, Elgoibarko Jorge Aramburu notarioaren
aurrean, 1990eko Abenduaren 26an. Gipuzkoako merkatal erregistroan
inskribaturik dago, 1.015 .liburuan, 87. folioan, SS-784.orrialdean.
Honakoa lehenengo inskripzioa da.
Mutrikuko Industrialdea, S.A.
Mutrikun (Gipuzkoa) kokaturiko entitatea dugu hau, Mijoa auzoan, hain
zuzen. Eskritura publikoaren bitartez sortua zen, Elgoibarko Jorge
Aramburu notarioaren aurrean, 1993ko Azaroaren 4an. Gipuzkoako merkatal
erregistroan inskribaturik dago, 1192. liburuan, SS-7600. orrialdean, 17.folioan.
Honakoa lehenengo inskripzioa da. |