Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko Izarra

 


 

“Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako”
 

Sorrera: 1963
Bazkide kopurua: 600

Helbidea: Ubitarte 4, Behea
                 20870 Elgoibar (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 74 16 26 
Fax
a: 943 74 17 46 

E-mail: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com

Lehendakaria: Ane Zabala
Dinamizatzaile
: Imanol Larrañaga

Atzera begira   Bigarren etapa

ELGOIBARKO IZARRA Kultur Elkartea 1963ko martxoan sortu zuten Felix Etxeberriak, Sabin Osorok eta Jesus Larrañagak. Euskarak eta euskal kulturak garai hartan bizi zuten egoera beltzari argi pixka bat ematea zen Elkartearen helburua. Herrian euskara eta euskal kultura indartzea zen helburua, egoera soziopolitikoak batere laguntzen ez bazuen ere.

Herritarren artean benetako babesa jaso zuen Elkarteak hasiera hasieratik. Izan ere, ELGOIBARKO IZARRAk  1.400 bazkide lortu zituen sortu eta berehala. Beraz, bistan da orduko elgoibartarron artean ere bazela izateko borondate bat, euskaldun izateko borondatea, alegia.

Eta 1963an sortutako Elkarteak 40 urteko ibilbidea egin du. 40 urteko jarduna gure herria euskaldunagoa izateko ahaleginean. 40 urteko esfortzua gure aurrekoak izan zirena gure ondorengoak ere izan daitezen.   

Kultur eta aisialdi elkarteak
(
itzuli)

Udaleko Euskara Saila
(itzuli)