Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Monumentuak

 

San Bartolome Parrokia (XVIII. mendea)

San Bartolome Parrokia Elizako erretabloa

XVIII. mendeko eraikuntza da, eta garai hartan, arkitektura eskurialenseak Euskal Herrian izan zuen eragina nabari zaio. Longa, Larraza eta Ibero arkitektoek eraiki  zuten, eta obrek 25 urte iraun zuten. 1716an inauguratu zen parrokia. Dorrea barrokoa da, eta Justiniani italiarrak eta Ugartemendia euskaldunak egin zuten altare nagusiak proiekzio klasikoa du, barroko itxura ere izan arren. San Bartolomeren irudia dago altare nagusiko erretaulan. Bertan, oso ongi ikus daiteke santuari azala nola kendu zioten. Hala ere, garai batean San Anton Abad izan zen Elgoibarko zaindaria, gaur egun herriko bigarren zaindaria den arren. Parrokian badago San Antonen irudia, Arizmendi eskultore donostiarrarena dela uste dena.

Ia lau urtez obretan egon eta gero,berrikuntza lan izugarria egin ondoren, 1997an berrinauguratu da parrokia.

 

 

 

Zer ikusi
(itzuli)