Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Monumentuak

 

Zabale-Torre baserria

Zabale Torre baserria

 

Zer ikusi
(itzuli)

Herriaren kanpoaldean, Arriaga auzoan, muino batean kokaturik dago. Bertatik bailara osoa ikusten da. Hortik hurbil "Apraiz Bekoa" baserria dago. Bertan, oraindik ere badabilen ur errota bat dago. Dorretxeak oinplano karratua eta bi isurkiko teilatua ditu. Hiru solairu eta ganbara batez osatua dago. Silarrizko eskantzuak eta markoak dituzten harlangaitzezko eta sillarrixkazko hormak ditu. Jatorrizko elementu asko ditu, hala nola, arku zorrotzdun portadak, leihate bikoitzak, arku zorrotzdun leihateak, gezileihoak, modiloilak etab.

1451. urtean, baserri hau Ibaņez Zabalarena zen. XVI. mendearen erdira arte bizi izan zen leinu hori bertan. Leinu horrek, 1516an, Elgoibarko San Frantzisko komentuaren eraikuntzari ekonomikoki lagundu zion. Mende hartan, Zabale eta Karkizano etxeak maiorazko batean elkartu ziren, eta urteetan zehar, beste etxe batzuk gehitu zitzaizkion maiorazko horri.