|
4.3.1.
Energia aurrezteko gomendioak
Energia aurrezteko eta era
eraginkorrean erabiltzeko ez dago bizi-kalitatea gutxitu beharrik,
nahikoa da ohiturak aldatzea. Hausnarketa egitera gonbidatzen zaitugu,
eta etxean energia aurrezteko eragiketa erraz batzuk praktikatzea
proposatzen dizugu.
1.
Argiturriak:
-
Kontsumo
gutxiko bonbillak erabili
-
Behar
ez diren argiak itzali
-
Argiaren
intentsitatea erregulatzeko gailuak erabili.
-
Ahalik
eta gehien aprobetxatu argi naturala
2.
Etxetresna elektrikoak:
-
Ekologikoak
direnak erabili (gutxiago kutsatzen dute, gehiago irauten dute eta
birziklatu egin daitezke
-
Hozkailua,
arropa-garbigailua edo ontzi-garbigailua erosterakoan, bakoitzaren
etiketa energetikoari begira iezaiozu, eta eraginkorrena aukeratu (A
edo B mailakoak). Nahiz eta garestiagoak izan, diruan dagoen alde
hori argindarrean aurreztuko duzu.
-
Garbiketarako
eko-programak edo energia eta ura aurreztekoak erabili.
-
Entxufetik
atera erabiltzen ez dituzunak, energia gastatzen dute eta eremu
elektromagnetikoak sortzen dituzte
-
Ez
utzi pilotua zain egoeran piztuta; etxetresna elektrikoa martxan
dagoenean kontsumitzen duenaren %15 kontsumi dezake.
-
Ur
berorik ez erabili arropa garbitzeko, energia asko kontsumitzen du
-
Hozkailuko
atea ez zabaldu askotan eta tenperatura ondo erregulatu, barruko
edukia eta kanpoko tenperaturaren arabera.
3.
Berogailua:
-
Programagailuak
eta termostatoak erabili erabilera erabilera-denbora eta tenperatura
kontrolatzeko.
-
Tenperatura
eta kontsumoaren arteko oreka lortzeko, 20º zentigraduko tenperatura
da egokiena.
-
Isolamendua
zaindu. Kristal bikoitzeko leihoak eraginkorragoak dira.
-
Alfonbrak
eta kortxoa bezalako materialek isolatu eta energiaren kontsumoa
gutxitzen dute
Agenda 21
(itzuli) |