Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Ingurumena - Agenda 21 - Elgoibar

Funtsezko ingurumen sektoreak: Hondakinak

4.1.1. Azken urteotako datuak

Gaur egun Elgoibartar bakoitzak  377 kg  hondakin sortzen ditu urteko, hau da, kilo bat eguneko.

Ikus dezagun Elgoibarrek azkeneko urteotan ekoiztu duen hondakin kopurua.


Elgoibarko Udala Iturria: Debabarreneko Mankomunitatea

Hondakinak gaika jasotzen direla kontuan harturik, Elgoibarko biztanle batek, honako hondakin mota desberdinen kopurua sortzen ditu urteko:


Elgoibarko Udala Iturria: Debabarreneko Mankomunitatea

4.1.2. MURRIZTU, BERRERABILI eta BIRZIKLATU. Hondakinen kopurua murrizteko urrezko hiru arauak 

MURRIZTU zure hondakinen ekoizpena, hondakin gutxiago erosiz edo-eta produktuak berrerabiliz:

  • Telazko poltsa edo karroa erabili zure eguneroko erosketetan

  • Bilgarri asko dituen produkturik ez erosi

  • Behin erabili eta botatzeko produkturik ez erosi:

 BERRERABILI:

  • Ez itzazu urratutako arropa eta zapatak bota, konpon itzazu

  • Erabil itzazu apurtutako arropak eskutraputarako, sukaldeko traputarako, ohialkitarako.

  • Erabil ezazu papera bi aldeetatik

 eta azkenik BIRZIKLATU:

Hondakin bakoitza nora bota - Hiri hondakinen taula

Lorategia edo baratza baduzu hondakin begetalak konpost bihur itzazu. Eska ezazu konpostagailua Debabarreneko zerbitzuan, Tlf. 943.700799

Agenda 21
   (itzuli)