|
Ingurumena - Agenda 21 - Elgoibar |
|
|
|
Tokiko Agenda 21 Elgoibarren |
|
Elgoibarrek 2002an eman zuen lehenengo urratsa Agenda 21 prozesuan. Orduan sortu baitzuen Debegesak, eskualdeko beste herriekin batera, Debabarrena Udaltalde 21 delakoa, Agenda 21 garatzeko helburuarekin. Ordutik, Debegesaren laguntzari esker, hainbat ekintza burutu dira herrian: Mugikortasunaren astea, eta eko-astea edo aste-berdea besteak beste.
UDALSAREA 21, euskal udalerrietako Tokiko Agenda 21ak dinamizatzen dituen koordinazio eta kooperazio foroa da, eta ekintza planak betearaztea sustatzen du. Protagonista nagusiak Tokiko Ekintza Plana duten 138 udalerriak dira.
Diagnosia
Ekintza plana Plan hau osatzen duten 215 ekintzak hamalau ildo estrategikotan banaturik daude. Hona hemen ildoak, programak eta ekintzen zerrenda: Gaur egun eta hurrengo urteetan, planaren ekintza batzuk aurrera eramango ditugu, beti ere, lehentasunak edo-eta aukerak kontuan harturik.
Herritarren partaidetza
Lehenengo foroa 2005eko urtarrilaren 31n egin zen, eta bertan, herriko hainbat lagunek, elkartek eta enpresek hartu zuten parte. Ordutik aurrera, herritarren partaidetzarako foroa, gutxienez, sei aldiz bildu da, eta saio horietan guztietan, Udalak onartu duen diagnosia balioztatu du. Prozesuan parte hartu nahi duten erakundeek, elkarteek, taldeek, enpresek eta herritarrek foroan parte hartu, edo horien proposamenak aditzera eman nahi badituzte, Ingurumen Sailarekin harremanetan jarri beharko dute, honako helbide elektroniko honen bidez: ingurumena@elgoibar.net. |
|