Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Ingurumena - Agenda 21 - Elgoibar

Zer da Agenda 21?

Etorkizuneko belaunaldien ahalmena arriskuan jarri gabe, gaur egungo belaunaldien beharrak asetzea helburutzat duen prozesu etengabea da.

 Beraz, Agenda 21 herritar guztion, gizon zein emakumeon, bizi-kalitatea hobetzea bultzatzen duen proiektua da, eta honako arlo edo printzipioetan oinarritzen da:

  • Ingurumena errespetatzea eta babestea

  • Hazkunde ekonomiko orekatua sustatzea

  • Gizarte mailako zuzentasuna eta justizia bultzatzea

Hiru printzipio horien batuketari Garapen Iraunkorra deritzo.

Rio de Janeiron (1992ko ekaina) egin zen Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentzian sortu zen ideia da, eta Europan, “Aalborgeko Gutuna” aitorpenaren bidez gauzatu da.

Prozesua eraginkorra izan dadin, ezinbestekoak dira honako urrats hauek betetzea: 

  • Herriaren egoera zein den jakitea, hau da herriaren diagnosia ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntuetatik.

  • Ekintza Plan bat, hau da, herriaren egoera hobetzen lagunduko duten ekintzen bilduma egitea .

  • Ekintza plana martxan jartzea; herrian, garapen ekonomikoa, gizartearen kohesioa eta Ingurumenarekiko errespetua elkarren eskutik joan daitezen.

  • Ekintza horien jarraipena eta ebaluazioa egitea (adierazleak).

Herritarren partaidetza. Iritzi ezberdinak jaso, eta prozesu guztian (diagnosian, Ekintza Planean eta jarraipenean) zehar, kontuan hartzea.

Agenda 21
   (itzuli)