|
Mankomunitateak hamar edukinontzi jarriko
ditu udalerrian olioa birziklatzeko
(2010/02/19)
 |
Edukiontzien kokapena:
-
Antonio Arrillaga, 2
-
Pedro Muguruza.
Artetxe, 8.
-
Maala-Upai Zaharra
(Txarriduna)
-
Santa Klara (Jausoro
plaza parean)
-
Arreiturre
(Institutua).
-
San Roke 10-12
(kiroldegia)
-
Altzola (Karmen
plaza)
-
Urasandi (Bide Gain
tabernaren ondoan)
-
Sigma (frontoia)
-
Aita Agirre plaza
|
Debabarrenako Mankomunitateak eskualdeko
udalerrietan etxeko olioa birziklatzeko edukinontziak jartzeari ekin dio.
Edukinontzi hauek metalikoak dira eta marra
laranja bat dute. 2004 urtetik hona, hilero, furgoneta batek bildu izan du
etxean erabilitako olioa. Hala ere, edukinontziak instalatu ostean, bertan
behera utziko da orain arte abian egon den zerbitzua.
Mankomunitateak hamar edukinontzi jarriko
ditu Elgoibarren; “hala ere, gehiago ere jarri ahal izango dira, sortzen
den beharraren arabera”.
Edukinontzi berri hauei esker, ekimenaren
arduradunen ustetan, ugaritu egingo da etxeko olio birziklatua; izan ere,
aurrerantzean, “herritarrek ez dute erabilitako olioa, bilketa eguna eta
ordua iritsi arte, etxean gorde beharko. Egokitzat jotzen duten unean utzi
ahal izango dute olioa edukinontzietan”.
Erabilitako olioa birziklatzeko, “nahikoa
izango da olioa hozten uztea. Ondoren, plastikozko ontzi batera bota, eta
tapoia itxita, olioa, birziklatzeko edukinontziren batera bota beharko da.
Olioaz gain, Mankomunitateak olioa biltzeko erabiltzen diren plastikozko
ontziak ere birziklatuko ditu.
Orain arte, garbigune mugikor baten bidez
(furgoneta) jasotzen zen erabilitako olioa. Hemendik aurrera, sistema
mugikorra kendu eta gero, etxeetan sortzen diren hondakin arriskutsuak (pilak,
elektrotresnak, fluoreszenteak, altzariak, bateriak, kristalak...) honako
poligono hauetan kokatuta dauden garbiguneetan utzi ahal izango dira:
Elgoibarko Albitxurin, Ermuko Urtian eta Mutrikuko Laranga auzoan.
|