|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Udalak UEUk antolatutako ikastaro berrietara joateko diru-laguntzak emango ditu (2010/02/26)
Elgoibarko Udaleko Euskara Batzordeak diru-laguntzak ematen dizkie UEUk antolatutako ikastaroetan parte hartu nahi duten herritarrei. Horiek horrela, Euskara Batzordeak matrikula osoa ordaintzeko diru-laguntza ematen die ikasle, langabetu, pentsiodun eta jubilatu elgoibartarrei. Era berean, lanean dihardutenei matrikularen erdia ordaintzeko diru-laguntza ematen die Batzordeak.
Diru-laguntza hauen inguruko informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udaleko Euskara Sailera jo beharko dute (Nafarroa plaza 3, 1. ezk., 20870 Elgoibar, 943 74 43 66, euskara@elgoibar.org)
Udako Euskal Unibertsitateak ostegunean aurkeztu ditu martxoaren 3tik 22ra bitartean Eibarko Isasi-Markeskoa jauretxean eskainiko dituen ikastaroen eskaintza. Izena emateko epea irekita dago.
Edonola ere, ikastaro hauetan parte hartu edo horiei buruzko argibide gehiago nahi dutenek Udako Euskal Unibertsitatearekin jarri beharko dute harremanetan (tfnoa: 943 821426, posta elektronikoa: markeskoa@ueu.org).
|
|