Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Larretxea aita-semeak nagusitu dira Elgoibarren jokatutako Urrezko Aizkoraren finalerdian

(2010/02/22)

 

Elgoibarren izandako aizkolarien jaialdiko une batElgoibarren izandako aizkolarien jaialdiko une bat

 

Donato eta Oihan Larretxea aita-semeak nagusi izan ziren Ikastolako frontoian igande honetan jokatutako Urrezko Aizkoraren finalerdian. Arantzako aizkolariek 23 minutu eta 19 segundo behar izan zituzten lanak bukatzeko, Floren Nazabal eta Arkaitz Jauregi bikoteak baino sei segundo gutxiago, hain zuzen ere.

 

Horrela bada, Larretxeatarrek, Jose Mari Olasagasti eta  Jose Etxebesteren aurka neurtuko dituzte indarrak hurrengo larunbatean Azpeitian jokatuko den Urrezko Aizkoraren txapelketako finalean.

 

Elgoibarren jokatutako Zilarrezko mailako finalerdiari dagokionez, Mugertza anaiak suertatu ziren garaile. Mutrikuarrek nagusitasunez irabazi zuten Dorronsoro eta Irazabal bikotearen aurkako erronka eta datorren larunbatean Ruben Saralegi eta Arkaitz Olano bikotearekin neurtuko dituzte indarrak Azpeitiko finalean.

 

Elgoibarren izandako aizkolarien jaialdiko une bat