Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Eskola Kirola elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu du zazpi kirol-talderekin Eskola Kirola bultzatzeko

(2010/02/26)

 

Udaleko, ikastetxeetako eta Eskola Kirola egitasmoan parte hartzen duten kirol klubetako ordezkariak hitzarmen berria sinatu ondoren

 

Elgoibarko Eskola Kirola Elkarteak (ikastetxeak eta udal Kirol Patronatuak) eta Eskola Kirolean sartuta dauden zazpi kirol-taldeek (saskibaloia, eskubaloia, futbola, igeriketa, pilota, atletismoa eta txirrindularitza) lankidetza hitzarmena sinatu dute aste honetan bertan, Eskola Kirola programa bultzatzeko.

 

Hitzarmen berria datorren ikasturtean jarriko da indarrean. Hitzarmenean jasotakoaren arabera, klubek laguntza hobeak jasoko dituzte Udaletik. Gainera, infantil eta alebin mailetako ikasleek, kirol-taldeetako eskoletan parte hartzen baldin badute, ezinbestean, Eskola Kiroleko programan eman beharko dute izena. Azken finean, kirol-taldeetako eskoletan parte hartzea eskolako programaren “osagarri bat” izango da.