Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Elgoibarko herriak Estatuko Fondoaren laguntzekin finantzatuko dituen proiektuak aurkeztu ditu

(2010/02/24)

 

Udalak igogailu bat ipiniko du irudian azaltzen den berdegunean, anbulategiko eta kiroldegiko guneak lotzeko

 

Elgoibarko Udalak dagoeneko aurkeztu ditu Tokiko Inbertsioetarako Estatuaren Fondo berritik jasoko dituen 1,2 milioiekin bideratuko dituen proiektuak.

 

Partidarik garrantzitsuena, 500.000 eurokoa, anbulatorio ingurua eta kiroldegia lotuko dituen igogailua jartzeko erabiliko da.

 

Gainera, Elgoibarko Udalak laguntza horien zati bat (170.000 euro inguru) erabiliko du, Basarten, eskailera mekanikoen bi zati instalatzeko beharrezkoa den obra zibila egiteko. Lehendabiziko eskailera zatia "haurrentzako jolasak dauden parkearen eta goiko kalearen artean" jarriko da; eta bigarren zatia, berriz, "Basarteko hirugarren eta laugarren kaleen artean".

 

Jarduera horri esker, udal arduradunek “Basarte eta Erretxindiko bizilagunen irisgarritasuna hobetu nahi dute, baita Mintxetako kirol instalazioetara joaten diren pertsonena ere". Esan gabe doa, obra zibilaz gain, eskailera mekanikoek, gutxi gorabehera, 250.000 euroko kostua izango duela. Kostu hori Udalak finantzatuko du.

 

Estatutik jasotako diru-laguntzei esker, bestalde, hainbat jarduera burutuko dira: hala nola, igogailu bat jarriko da Kultur Etxean, ekintzaileentzako zentro bat egokituko da Gabriel Krutzelaegi kaleko bosgarren blokearen etxebeetan, eta Udalaren beheko solairua birmoldatuko da “Udaltzainek instalazio hobeak eta handiagoak izan ditzaten”.