|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Elgoibarrek proiektu bat bultzatuko du baserri auzoetara energia berriztagarria eramateko (2010/02/26)
Elgoibarko Udalak eta Efitermik enpresak proiektu bat jarri dute abian, gure herrian energia berriztagarriak (eolikoa, eguzki-energia, biomasa...) sustatzeko. Aurten, ekimen hau landa inguruko baserrietan bideratuko da; dena dela, udal arduradunen ustetan, datorren urtean, ekimena herri osora zabalduko da.
Sustatzaileek hainbat bilera egingo dituzte baserri auzoetako bizilagunei proiektuaren berri emateko. Joan den astean, Arriaga auzoan, ekin zieten bilerei (datozen asteotan, bilerak egiten jarraituko dute gainerako auzoetan). Topaketa hauetan, “baserri auzoetako bizilagunei azterketa bat egiteko aukera eskainiko zaie, gaur egun, zenbat energia kontsumitzen duten; kasu bakoitzean zein energia berriztagarri erabiltzea komeni den; sistema berriztagarriren bat jartzeko zer nolako inbertsioa egin beharko duten, eta horretarako, zein laguntza dauden jakin ahal izateko.”
Azterketa hauen kostua (350 euro etxe bakoitzeko) erdibana ordainduko dute Udalak eta azterketa egin nahi duten herritarrek.
Udalak proiektu honen lehenengo fasea (baserri auzoetan egingo dena) bideratzeko izendatu duen partidari esker, ehunen bat baserritan egin ahal izango da aipatutako azterketa, ia-ia gure herriko baserrien erdietan.
Azterketa egiteko ehun eskabide baino gehiago egonez gero, azterketak “proportzionalki banatuko dira, auzo bakoitzean dauden baserrien arabera.”
|
|