|
Elgoibarko albisteak |
|
|
Kirol Patronatuak Aste Santuko II. Kirol Kanpusean izena emateko epea ireki du (2010/03/10)
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatu duen Kirol Kanpusean parte hartzeko izen-emate epea martxoaren 22ra arte egongo da zabalik, Olaizaga kiroldegian.
Kirol Kanpusa 6 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta zazpi egunetan, hainbat kirol jarduera praktikatzeko aukera izango dute herriko instalazioetan (martxoaren 29tik 31ra eta apirilaren 6tik 9ra; 9:30etik 12:30era.
Matrikularen prezioa 50 eurokoa izango da (45 euro Patronatuko bazkideentzat).
|
|