|
Kiroldegiko squash eta frontoi
txikiaren erreserbak egiteko zozketa datorren asteazkenean egingo da Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du 2010 urteko bigarren hiruhilabeterako Olaizaga kiroldegiko Squasha edo frontoi txikia erreserbatzea nahi dutenen artean, apirilaren 14an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, Olaizaga kiroldegian, egingo dela ordutegien zozketa. Udal kirol Patronatuko abonatuek squash eta frontoi txikiaren erabilera dohain daukate. |