|
Elgoibarko albisteak |
|
Asteburu honetan Galiziako Letren Eguna ospatuko da Aita Agirre plazan (2010/05/07)
Gaur arratsaldean, Udaleko eta Galiza Kultur Etxeko ordezkariek Galiziako Letren Egunaren aurtengo edizioari hasiera eman diote, Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberria eta kultur elkarteko lehendakari Manuel Amaro buru zituztela. Aurtengo Galiziako Letren Eguna Uxio Novoneyra poetari (1930-1999) eskainiko diote.
Asteburu osoan zehar, Aita Agirre plazan jarritako karpara gerturatzen direnek Galiziako produktu tipikoak dastatu ahal izango dituzte. Horretaz gain, hainbat musika ekitaldi egingo dira bertan (gaur eta bihar gauean Super Fama orkestraren dantzaldia izango da).
Jaiotako ekitaldi garrantzitsuenetariko bat dantza herrikoien erakustaldia izango da. Larunbatean, arratsaldeko 18:30ean, Haritz Euskal Dantzari Taldeak eta Irixoko gaiten bandak ekitaldia eskainiko dute Foruen plazan. Galiziako bandak igandean ere jardungo du Aita Agirre plazan (13:00etan). |