Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

Jose Manuel Esnalen kartelak iragarriko du aurtengo Trinitateetako danborrada
(2010/05/11)

2010eko danborrada iragarriko duen kartela

José Manuel Esnalek irabazi du, aurtengo danborrada iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa, Elgoibarko Udalak eta Trinitateetako danborradaren  batzordeak antolatu dutena. Danborradak maiatzaren 29ko gauerditik aurrera girotuko dituela gure herriko kaleak.

Kultura batzordeburu Iņigo Cearsolok eta danborradaren ordezkari Juan Carlos Arrietak 300 euroko saria eman zioten (astelehen arratsaldean, Kultur Etxean) lehiaketaren irabazleari. Lehiaketa honetan, bestalde, zortzi lanek hartu dute parte.

Orain arte, bost lehiaketa antolatu dira Trinitateetako danborradaren kartela aukeratzeko. Bost lehiaketa horietatik, hiru irabazi ditu Jose Manuel Esnalek.

Iņigo Cearsolo, Juan Carlos Arrieta eta Jose Manuel Esnal danborradako kartela aukeratzeko lehiaketaren sari banaketanIņigo Cearsolo, Juan Carlos Arrieta eta Jose Manuel Esnal danborradako kartela aukeratzeko lehiaketaren sari banaketanIņigo Cearsolo, Juan Carlos Arrieta eta Jose Manuel Esnal danborradako kartela aukeratzeko lehiaketaren sari banaketan