|
Elgoibarko albisteak |
|
‘Ahozkotasuna eta
bertsogintza’ egitasmoaren jaialdia izango da asteartean Elgoibarren Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, ikasturte hasieran, jarraipena eman dio Elgoibarren ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko egitasmoari. Proiektu hau Elgoibarko Udalak finantzatutakoa da. Guztira, 212 ikasle ari dira ahozkotasuna eta bertsogintza lantzen ikasturte honetan: Herri Eskolako 4. eta 5. mailetako ikasleak, Ikastolako 5. eta 6. mailetakoak eta Institutuko DBH 1eko ikasleek jardun dute egitasmo horren baitan. Aurtengoa proiektu honen bosgarren edizioa izan da, eta bertan, lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako eta DBH1eko ikasleek, astean, ordubete eskaini diote ahozkotasuna lantzeari, horretarako bitarteko tresna bertsoa izan dutelarik. Ikasleek eskainitako Bertso
Jaialdia Jaialdia, maiatzaren 18an (asteartea) izango da, 18:00etan Elgoibarko Herriko Antzokian. |